Aza 20 2013

No solo duelen los golpes

Published by at 10:10 pm under Basandereok

Sin título-1Azaroarean 27an, 17:30etan, Aizarotzko Ostatuan “No sólo duelen los golpes” ikustera gonbidatzen zaitugu.

Antzezlan bat, esperientzien kontaketa, hitzaldia, bakarrizketa…? “No sólo duelen los golpes”, hori dena baina gehiago da, aberatsagoa, bikoteen harrremanetan sortzen den bortizkeri matxistaren aurreko posizio politikoa, proposamen bat.
Pamela Palencianok, protagonista eta egilea, 10 urtez lan hau tokiz-toki darama. 2003an sortu zuen, eta Espaniar Estatuko hiri ezberdinetan, Vietnam, Korea, Mexico, Colombia, Nicaragua eta El Salvadorren lan hau aurkeztu egin du Pamelak. Hain ezberdin diruditen errealitate eta kultur hauek, zerbait mankomunean dute: Patriarkatua eta gizartetan honen eragina. “No sólo duelen los golpes” aproposa da toki guzti hauetan eta beste asko gehiagotan.

Baita ere, proiektu honen etekina handitzen da Pamela Palencianoren bizipanean oinarrituta dago, bere lehenengo bikote izan zen pertsonarekin bizi zuena, eta lan honen bidez kanalizatu eta salatu egiten du. Bizi zuenari aurre egiteko, terapia eta eredu desberdinetan hasi zen: Gestatlt, Feminismoan oinarrituak, Bioenergetica, artelanetan, antzerkian, eta mementu honetan, aktibismo feministan. Egilearen hazkundea bere lanean ikusten da: ahaltsu, bizipenetan oinarritua, hurbil, egiazko, entretenigarri, zuzena, lazgarri eta egunero bizi izan den errealitate baten erreflexu. Ez da bakarrik hunkigarri entzuten dugun biktimaren bakarrizketa, arduraduna jartzen duen eszenaren zentroan jartzen du ere: tratu txarren emailea, gure gizarteetako matxismoaren pertsonifikazioa bezalako. Honi, uzten dio hitza harzea, egitea , eta manipulatzeko eta baliogabetzeko badituen baliabide guztiak erabiltzea.

Pamela Palencianok ,oraingo honetan, bakarrizketa berriro asmatu egin du, hartu egin du eta beste ikuspuntu batean kokatu egin du. Bere bikotekidearekin batera aldarrikatzen ditut maitasuna bizitzeko beste moduak , “normaltasun hetero patriarkal”etatik urruntzen diren moduak, batzuen pribilegiotan gabekoak. Lan hontan, pribilegio horiek markatzen dira, aztertzen dira, eta desegiten dira.

Anima zaitez, merezi du.

No responses yet

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu