Ira 01 2013

EGUTEGIA 2014

Published by at 11:10 am under Basandereok

egutegia 2013
Hemen dugu berriz egutegia! Basandereok erakundeak sei urtez jarraian bere egutegia editatu du Basaburuko etxe guztietan egon dadin.
Beti pozgarria izan da guretzat gure bailaran bizi diren emakumeak ikusarazteko eta haiei protagonismoa emateko sortu zen proiektu hau. Hori guztia posiblea da haien argazkien bidez ikuspegi eder eta bikaina emanez proiektuan parte hartu duten guztei esker.

Heldu den 2014 urtean duela bi urte hasitako ildo beretik segitu nahi dugu: izan ere, Bailarako erakundeek argazki bakoitzean zuen begirada berezia jarri zenuten, baita berdintasuna eta emakumearen parte-hartzeaz duzuen iritzia ere. Izugarri gustatu zitzaigun: uste dugu, horrela, egutegia denona izan dela. Berriz egin nahi dugu. Eta zuek egutegian egotea nahi dugu. Urte honetan ere, bizilagun guztiak gonbidatuko ditugu parte hartzen.

Aurten, gai irekia uzten dizuegu zuen taldeak argazkigintzaren bitartez, zer mezu nahi duen emakumeen parte-hartzearen inguruan adieraz dezala. Atsegin bazaizue, irudiari lotzeko, bidal dezakezue emakume batek idatzitako zuen gustuko esaldiren bat.

Argazkia CD batean aurkeztu behar duzue udaletxean, ado argazkia erakundearen izenarekin bidali edarrazubi@yahoo.es helbidera urriaren 31 baino lehen.

Zuen argazkiak ikusteko irrikan gaude. Besarkada bat

No responses yet

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu