Eka 16 2013

Bioenegetika eta Ahalduntze tailerra

Published by at 10:15 am under Basandereok

Untitled - 2_opt
Kaixo!
Solstizioa badator, argitasun eta beroarekin batera. Argi-garai honi Basandereoken agurtu nahi diogu gure modura, gure burutaz gozatuz. Eta horretarako, antolatu egin dugu Bioenegetika eta Ahalduntze tailer bat. Bioenergetika zer den jakinminez bazaude, itsasitako dokumentuan eta beheko loturan informazioa lor dezakezu. Parte hartzeko animatzen zaitugu! Hurrengo ostiralean izanen da, 21ean, 5:30etatik-8:30etara, Aizarotzko Herriko Etxean.
Etortzeko bazaude, lehenbailehen izena emaiguzu email honi erantzuz , edo 610347473 (Inma) telefonoz. Alde berean, esan ea behar duzun ala ez ludoteka zerbitzurik (ludotekan merendua izanen da).
Tailerrera etortzeko beharrezkoa da: arropa eroso, galtzerdi lodiak, manta, eta lurretik isolatzeko zerbait.
Uda on pasa, Basaburuko Basandereok.

No responses yet

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu