maiatza 22 2013

GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA!!!

Published by at 9:48 pm under Basandereok

0001
Emakumearen Osasunaren Nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 28an berriro ere kalera aterako gara gure gorputzen eta gure bizitzen kontrola aldarrikatzera. Emakumeon sexu eta ugalketa eskubideak bermatu ordez, Partido Popularrak, eliz katolikoa eta alderdi eskuindar atzerakoienen babesarekin, emakumeon kontrako erasoarekin mehatxatzen gaitu. Gure gorputzaren kontrola, gure sexualitatea eta gure ugalketa gaitasunerako eskubideak mugatuz berriro ere. Abortoaren legearen aldaketa gogorrarekin mehatxatzen gaituzte. Guk aurrera egingo dugu, ez gaituzte isilduko, mugimendu feministaren aldarrikapen historiko honen alde aurrez aurre borrokatzen izango gaituzte.

ABORTOA LIBRE ETA DOAN, OSASUNGITZA PUBLIKOAN.
Horregatik maiatzaren 28an, asteartea, hurrengo ekimenetan parte hartzera deitzen zaituztegu:

18,30etan BERTSO POTEOA Txoko Feministatik.
20,00etan KONTZENTRAZIOA Gaztelu Enparantzan.

No responses yet

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

*

Tresna-barrara saltatu